– ZERBITZUAK –
AHOLKULARITZA
Atzerriko Orientazioa
1992an sortu zenetik, Foresna-Zurgaiak bere bazkideei aholkua eman die eska ditzaketen alderdi tekniko guztietan.
![icon-hand](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-hand.png)
Diru-laguntza kanpaina
Forena-Zurgaian kanpainei buruzko zehazkizunak zabaltzeko hitzaldiak antolatzen dira. Halaber, tramitazio txostenak osoki egiten dira, eskaera, erabakiak eta diru-laguntzen ordainketa kudeatzeko.
![icon-form](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-form.png)
Kudeaketa plan teknikoak
Gure elkartetik kudeaketa plan teknikoak idazten dira, baso ziurtagiri nagusiak jarraituz. Horrelako agiriak honako abantailak eskaintzen dizkigute:Zerga abantailak lortu, Zuraren kudeaketa iraunkorraren egiztagiria lortu, Baso plangintzak bideratu, Gestio administratibo dinamikoa lortu, Baso ezaguera eta ariketa ezberdinak zabaldu.
![icon-wood](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-wood.png)
Zuraren salmenta kudeatzea
Lehenik zura tasatzen da salgai jarri aurretik. Kubikazioa, sailkapena eta zuraren erabilera zehazten dira. Ondoren, baso-jabearekin salmenta bideratuko duten agiri administratiboak prestatzen ditugu ( kobratzeko ziurtasuna nagusitze aldera). Azkenik, merkatuan zura-sorta zabaltzen da, azkeneko kontratua egin eta zuraren ekoizpena gidatzen duten arauak jarraitzen dira.
![icon-hammer](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-hammer.png)
Aholkularitza juridikoa
Elkarteak baso eta ingurumen kontuetan aditua den abokatua du honako gaiak lantzeko: jabetasun auziak, baso-jabe elkarteak, erabilera hidraulikoko agindupe publikoa, zigor-administratiboa, baso zerga-sistemak…eta abar.
![icon-charts](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-charts.png)
Aholkularitza kontablea
Foresna-Zurgaiakko finantza aholkularien bitartez, baso munduan berezituta, gure kideen ustiapen zalantzak argitzen ditugu.
![icon-farm](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-farm.png)
Baso planta eta materiala
Urtero Nafarroako eta beste lurralde mugakideetako mintegiak bisitatzen dira, elkarteko kideei eskaerako ezaugarriei eta prezioei buruzko informazioa emateko. Halaber, gure kideak aholkatzen ditugu material erosketetan.
![icon-hand-leaf](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-hand-leaf.png)
Landa lanak
Basogintzan kalitateko lanak egokitzea oso garrantzitsua da. Horretarako, gure teknikariek era guztietako baso lanei buruz aholkularitza eskaintzen diote elkarteko kideei .
![icon-money](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-money.png)
Lur balioespena
Foresna-Zurgaiak lur balioespen lanak egiten ditu jabetzaren merkatu balioa adierazteko: ondare-ondasun transmisioak, salmentak edota kalte-ordain eskaerak bideratzeko.
![icon-chat](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/icon-chat.png)
Kontsultak
Foresna-Zurgaia teknikariek basogintzari buruzko zalantzei e-mailez, telefonoz edota gure bulegoan zuzenean ematen diete erantzuna.
![bosques-y-rios-logo](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/bosques-y-rios-logo.png)
![mecado-de-la-madera-logo](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/mecado-de-la-madera-logo.png)
![caja-rural-navarra-logo](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/caja-rural-navarra-logo.png)
![bi-bios-logo](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/bi-bios-logo.png)
![logo-gobierno-navarra-1](https://foresna.org/wp-content/uploads/2021/12/logo-gobierno-navarra-1.png)